
1B-SS-00026
Enplegu inklusiboaren gizarte proiektu bat bila dabiltzanentzat...

Natura
Kultura
Espiritualitatea
Artea
GURI BURUZ
Arantzazu Aterpetxea enplegu inklusiboaren proiektu bat da, Ede Fundazioaren baitan kokatua. eta gure helburua da zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin lan egitea. Aterpetxea Arantzazun (Oñati) dago, Euskal Herriko bihotzean, Donostia, Gasteiz eta Bilbotik ordu betera, eta Aizkorri-Aratz Parke Natural ikusgarriaren erdigunean. Leku berezi honetan espiritualitateak, naturak, kulturak eta arteak aparteko presentzia historikoa daukate.
ATERPETXEA

Logelak: 12 oheko 4 eta 4 oheko 2
Sukalde handi eta berria erabilgarri
Jantoki zabala
ZERBITZUAK
Gosaria
​
Prezioaren barruan sartzen da.
Jolastokia
Aterpetxearen kanpo-aldean umeek zein helduek jolasteko guneak daude: Ziburuak, frontoiak eta aterpe zabalak.
Dohako Wifia
​
Aterpetxe osoan zehar erabilgarri.
Arantzazuz jakin
Arantzazuri buruzko informazio integrala eskainiko dizugu.

Egokitutako gunea
Behar bereziak dituzten pertsonentzat egokitutako gunea da.
Eskaintza bereziak
Talde, erromes eta umeentzako eskaintza bereziak ditugu. Galdetu.
Txakurra​k onartzen dira
​
Prestaturiko tokia dago txakurrentzako. Galdetu.
GALERIA
ZER EGIN DAITEKE
Aizkorri-Aratz Natura Parkea​
​
Araba eta Gipuzkoa artean dago, eta kareharrizko mendilerro eta pagadi amaiezinengatik nabarmentzen da. Euskadiko gailurrik altuena dago bertan.
Arantzazuko Santutegia
​
Erlijio, arte eta historiaren ikuspuntutik erabat berezia.
Arantzazu Parketxea
Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egin daitekeen hainbat jarduera eta ibilbide.
Mendi ibilbideak
​
Naturarekin lotutako eskaintza handia dago inguruan, baso eta mendiz inguratuta baitago Aterpetxea.
Inaziotar bidea
​
Loiolako Ignaziok egindako bidaia espirituala jarraituz, erromes esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du ibilbide honek.